XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaiotako lekuan bizi dira / Gizona / Emakumea / Lekuz aldatu dira / Lekuz aldatzearen arrazoiak / Lan / Familia / Besteak

9. Irakur itzazu inkestaren erantzunak ikasgelan.

Bildu lortutako erantzun guztiak eta ordena itzazu hurrengo taulan.

Marratu lerrotxo bat erantzunarekin bat datorren zutabean.

Jaiotako lekuan bizi dira, Gizona, Emakumea

Lekuz aldatu dira, Emakumea

Lekuz aldatzearen arrazoiak, Lana, Familia, Besteak

Guztira

10. Azter itzazu inkestaren emaitzak.

- Zenbat pertsona bizi dira jaiotako herrian?

- Zenbatek aldatu dute beren bizilekua?

- Lekuz aldatutako pertsona-kopurua jaioterritik atera ez den jende-kopurua baino handiagoa ala txikiagoa da?

- Zeintzuk dira pertsonek bizilekua aldatzeko izaten dituzten arrazoi nagusiak?

Zure herriko jendearen jaioterriari buruzko inkesta bat egin duzu.

Inkestaren bidez gai zehatz bati buruzko informazioa jaso eta antolatzen dugu.

Jende askok ez du bizilekua inoiz aldatzen, baina beste batzuk betirako edo denboraldi baterako urrun edo hurbileko leku batera aldatzera behartuak izaten dira.

Fenomeno honi migrazioa deritzo.

Migrazioa eragiten duten arrazoi nagusiak lana, ikasketak eta familia izaten dira.

Euskal Autonomi Elkartea, bere industrietan lan egiteko, beste leku batzuetako migratzaile asko izan duen lurraldea da.

Euskal Autonomi Elkarteko pertsona asko ere, Espainiako gainontzeko lurraldeetan bezala, beste toki batzuetara migratu dute, baita beste herrialdeetara ere.